KORROSIOAREN
NAZIOARTEKO EGUNA
2024-ko Apirilaren 24a
Gaur, apirilak 24, Korrosioaren Nazioarteko Eguna da, “Corrosión Awareness Day”, korrosioak ekonomian, osasunean eta ingurumenean dituen ondorioak ikusaraztea helburu duen nazioarteko kontzientziazio-eguna.
Labencorrek, korrosio-saiakuntzetan espezializatutako laborategi gisa, automobilgintzan egiten du lan gehienbat, eta neurri txikiagoan beste sektore batzuetan, hala nola eraikuntzan, ontzigintzan , trenbidean edo etxetresna elektrikoen gama zurian.
Automobilgintzaren merkatuan gero eta material metaliko gehiago erabiltzen dira, eta horiek erronka berriak dakartzate industrietako osagaien korrosioarekiko erresistentzia-eskakizunei irtenbidea emateko orduan.
Automobilaren merkatuko joera hori dela eta, merkatuari saiakuntza mota desberdinak eskaintzeko gai izan behar dugu, osagaiak/estaldurak homologatzeko.
2021ean, World Corrosion Organization erakundeak eskatu zuen gobernuek eta industriek arreta handiagoa jarri behar ziotela gizarteak onartu behar ez duen fenomeno garesti horri, zuzeneko eta zeharkako kostuetan.
Gaur egun erabilgarri dauden teknologiak erabiliz bakarrik aurreztu litezke korrosioak sortzen dituen urteko kostuen % 15 eta % 35 artean.
Orain da momentua!